XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
otoitz egiten zuana,
eta etxeko lanak egiñaz
jarri berentzako jana.
Jose santuak oso gustora
egiten arotzen lana,
Jainko-Semeak ta bere Amak
bizitza au esateko:
Jaunak nai zuan Ama Birjiñak
merituk irabazteko.
ta jakin zezan lege berria
besteai erakusteko.
Jesus serio jarri zitzaion
Esan neri barkatzeko,
nere biotza urtu ez dedin
gauza nadiñ maitatzeko.
Erantzun zien: Andre Erregiña,
Jauna dezu laguntzeko,
biotz umillai begira dago.
Birjiñari samiñetan,
baiñan beraren egiteakin
alaitutzen zan benetan.
Birjiña miñez eta negarrez
zan egun askoetan.
Jaunak ondoren grazi-bizitzan
zion Jesusi benetan:
Barka eidazu uts egin badet
nere eginbearretan.
Erantzun zion: Ama nerea,
ipintzen nazu pozetan;
Aitaren naian jarriko zaitut
beti egin zuan lana:
jana ipiñi, Jose serbitu,
ondo jarri bear zana.
Birjiñak Jesus biraltzen zuan
aita ordekuangana,
laguntzen zion arotz-lanetan,
Jesus Aurtxoa artuta,
urtero juaten ziran Tenplora
legeak obligatuta.
Gizasemeak bakarrik zeuden
Juan zaitez aginduta;
Jose santua alai juaten zan